2019ko irailaren bukaeran Fernando Plazan (Eskoriatzan) Mexikoko 43 ikasle gogoratzeko EskoZap taldeko kideek bakoitzeko aulki bana ipini zuten. Beraien argazkiak eta kandelak jarri zituzten eta plaza erdian dordoka bat marraztu zuten.
Ekintza hau Mexikoko Ayotzinapako herriko ikasleei elkartasuna adierazteko asmoz egin zuten. Uste da narkotrafikanteek hil zituztela eta poliziekin diruaren truke tratu bat egin zutela.
Martxoaren 2an mundu osoan mugikorrik gabeko eguna ospatzen da 24 orduz.
Honen helburua mugikorra edo interneta erabiltzen duten gailuak gutxiago erabiltzea da. Gero eta pertsona gehiago ezin gara etxetik mugikorrik gabe atera, gora egin dute mugikorrarekiko adikzioa nahiz eta ematen diren abisu guztiak.
Orain dela urte gutxi hori bultzatzeko sortu zuten "no phone day" edo "unplugging day" eta ideia horiekin bat egin nahi zuten. Beraz, parte hartu nahi baduzue mugikorra itzali 24 orduz eta internet baztertu, ondo pentsatu gure bizitzan zer egin nahi dugun.
Maiatzaren 26an 42 urteko gizon bat Gudarien plazan ertzaintzak atxilotu zuen, gizona ertzaintzak ikusterakoan korriketan joan zen baina azkenean ertzaintzak harrapatzea lortu zuen.
Ertzaintzak 6 speed-poltsa kendu ondoren bulegoetara eraman zuten eta denbora pasa ostean epailearen esku utzi zuten.
Arrasateko atletek emaitza ezin hobeak lortu dituzte Donostiko Anoeta zelaian 2019ko maiatzaren 28an, asteartean, egin zuten frogan.
Istar Dapenak eta Iñigo Uribarrenek urrezko domina eskuratu zuten altuera jauzian eta hiruko jauzian.
Mikel Agirrek 6,92 metroko jauzia egin zuen. 100 metroko lasterketan: Aitor Uranga (11,41seg), Alain Eguia (11,97seg), Ander Otera (12,04seg) eta Iker Menor (12.08seg) aritu ziren.
Zoriontasunaren eguna martxoaren 20an mundu guztian ospatzen den ospakizun bat da. 2012an pentsatu zuten eta 2013an lehenengo aldiz ospatu zen.
Zorion hitza poz eta atsegin beteko egoera da. Nazio Batuen Erakundearen arabera, zoriontasunaren eta ongizatearen garrantziaren helburua ospatzen da egun horretan.