miércoles, 16 de enero de 2019

ITURRIA




MATERIALA:                                                                     TRESNAK:
·Tapoia                                                                                         ·Silikonazko pistola
·2 pajita                                                                                        ·Artaziak
·Plastikozko pote txiki bat                                                            ·Rotulagailua
·Hortzetarako pastaren tapoia.                                                    ·Soldadorea
-Plastikozko boteila bat




NOLA EGIN
Lehenengo tapoiari bi zulo egin pajitaren tamainakoak, gero tapoiko zuloak  pote txikian markatu eta moztu  guraizeen languntzaz, beste bi zulo parean egin  bat bestea baino handiagoa. 
Ondoren tapoia silikonarekin pegatu eta pajitak sartu, ostean hortzetako pastako tapoia moztu eta silikonarekin pote txikian  pegatu. Amaitu aurretik nahi baduzu margotu edo apaindu eta azkenik botila bat hartu eta  nahi duzun likidoarekin  bete, tapoia zabaldu eta likidoa aterako da.






 

M&MSKO MAKINA

M&MSKO MAKINA


Materiala:   
             

  • Lakasitoak                                                                                                 
  • Kartoia (kapa bikoitza)
  • M&M
  • Kartulina
  • Azetato papera
  • Malgukiak
  • Bambuzko makila
  • Izozki makila
Tresnak:

  • Silikonazko pistola
  • Guraizeak edo kuterra  
NOLA EGIN
  • Lehenengoz, kartoia 12x16cmko neurrian moztuko dugu eta 23x12cmkoa beste kartoia. Lehenengo pieza (12x16) alboan pegatu. Hori egin eta gero, 14,8cmko bi zati moztu kartoian atzekaldean bat itsatsi eta bestea aurrean. 23x12cmko beste zati bat moztu eta  falta den alboan pegatu aurrekoa bezala. Ostean, 16x8cm eta 16x3,2cmko kartoizko zatiak egin eta  gero 16x3,2ren alboetako piezaren artean pegatu eta bestea beheko aldean itsatsi. Hori "eskeletoa" izango da.
  •  Behin hori bukatuta, zati hauek moztu  gurazieen laguntzaz: 7,4x1 (horrelako bi), 7,1x8,6cm (horrelako bi), 7,4x7,4 x2,5cm (horrelako beste bi,) 7,1x2,5cm (horrelako beste lau) 24x7,1cm(horrelako lau) eta azkenik 7,4x11cm (horrelako bi).
  •  Lehenengo, 11x7,4cmko zati bat erdian pegatuko dugu, ondoren  7,4x1 cm bi zati hartu eta izozki makilaz pegatu ditugu beheko zatian. Bata alde bateane ta bestea beste aldean.

  •  Ostean 2,4x7,1cmko zatibat moztu eta kapa bikoitza ikusten den tokian banbuko makiltxoak pegatu, hori tranpila izango da.

  •  Hau egin ondoren 7,1x5cm, 4x2,5x1cm ko piezatxoa tranpilaren gainean pegatu (tranpila bera ere itsatsi) ostean bambuzko makila malgukiarekin elkartu eta izozki makila dagoen aldean bambuzko makila eta malgukia itsatsi. 2,5x7,1cm pieza bambu makilan sartu (baina ezin da bambu makila ikusi),2,5x7,1cmko pieza berriro hartu eta izozki makil bat erdian pegatu, beste aldean berdina egin.

  •  Amaitzeko 14,8x3cmko zatia tranpilaren aurrean pegatu, 8,7x1cmko bi zati alboetan pegatu eta ranpa egin ahal izateko  8,6x7,1cmko bi zati moztu eta itsatsi. Azetato papera 14,8x8cmko neurrian moztu, itsatsi eta tapa bat ipini.

  •  Azkenik goxokiak sartu , eta kartulinarekin apaindu.

  • Erabiltzen duen makina sinplea plano inklinatua da.
 




haize errota



                                               HAIZE ERROTA


  
MATERIALA:
  • Kableak
  • Egurrezko oinarria (16cm x 8.5 cm)
  • 24cm hodi 
  • Motor bat
  • Disko bat( CD)
  • 8,5cm x 8 cm-ko eguzki-plaka.
  • 3 makiltxo (7cmko)
  • Koloretako espraiak     
TRESNAK
  • Soldagailua

  • Zerra
  • Silikonazko pistola.
  • Metxeroa 
  • Kandela
          

  NOLA EGIN:

  1. Egurrezko oinarria 8.5 cm-ko zabalera eta  16 cm-ko luzeran moztu zerraren laguntzaz.
  2. Ondoren 24cm-ko egurrezko hodi bat moztu.
  3. Kableak soldatu, konektore gorriak gorriarekin eta beltzak beltzarekin. 
  4. Oinarrian hodia itsasi kola beroarekin.
  5. Ondoren, 7 cm-ko 3 makiltxoak oinarrian jarri eta  silikonazko pistolarekin itsatsi.
  6. Azkenean, jarri plaka eta eskuz konektatu.

  Gomendioak:

    Heldu baten laguntza beharrezkoa da, soldagailua erabiltzeko.
    Erabili metroa.
    Kontuz zerrarekin.


 

lunes, 14 de enero de 2019

ESEKITAKO ZUBIA

ESEKITAKO ZUBIA


Materiala:
  • Kartoia
  • Haria
  • Metala
  • Edateko lastoak
  • Pintura
  • Silikona beroa
Tresnak:
  • Silikonazko pistola
  • Pinturako brotxak


NOLA EGIN:

Lehenengo kartoizko bi kaxa hartu, moztu eta margotu oinarria egiteko. Kolore batez 2 kapa margotu eta lehortzen utzi. Ondoren, lau kartoi zatitu eta neurtu hankak egiteko. Margotu eta silikonarekin oinarrian pegatu. Ostean, beste kartoi zati batean errepidea izango balitz bezala margotu eta atzeko hankei pegatu. Kartoizko egitura eginda dagoenean, metal zati bat hartu eta atzeko bi hanken tartean jarri goiko aldean. Metala finkatu aurretik, soka zati bat hartu eta errepidearen alboetan zuloa egin eta  soka lotu. Soka zatia metaletik pasatu eta lotu. Egitura gogortu behar da horretarako bi edateko lasto jarri aurreko hanken artean eta 1 atzeko hanken artean. Azkenik, beheko oinarria ura  izango balitz bezala margotu urdinez. Bukatzeko apaindu.







Putzua 2



  
PUTZUA

       Materiala:  
  • Izozki makilak
  • Makil finak
  • Haria
  • Burdin haria
  • Apaintzeko perla txikiak


      Tresnak:
  • Silikonazko pistola
  • Artaziak 

 Nola egin:

Lehenengo 11 izozki makil 7,5cm-koak moztu behar dituzu, ondoren silikona beroarekin borobil forma bat eginez pegatu. Gero, 9 izozki makil 6,5cm-koak moztu eta borobilean pegatu besteen gainean, 2 hutsune parean utziz. Geroago 15cm-ko 2 izozki makillei erdia baino pixka bat gorago zulo bat egin behar diezu eta borobilaren bi hutsuneetan pegatu. Jarraian borobilari izozki makil batzuekin oinarria egin, hori egin ondoren makil fin bat 10cm-koa moztu behar da, beste bat 2,5cm-koa eta beste bat 1,5cm-koa.  2,5cm-ko makiltxoa 10cm-koari itsasi horizontalean eta berdina 1,5cm-koa 2,5cm-koarekin,  azken pausoan egindakoa sartu zuloak dauzkaten makiletan, ondoren haria makil finean kiribildu.  Putzuaren kuboa egiteko 6 izozki makil  3cm-ko luzeran moztu eta  1,4cm-ko zabaleran eta borobil forma baten bezala pegatu, gero lehen bezala oinarria egin kuboa amaitzeko burdin hariarekin heldulekua egin. Teilatua egiteko berriz, 2 makil fin 7,5cm-koak moztu eta 2 makil altuenetan pegatu, hori egin eta gero 8 izozki makil 4,5cm-koak moztu eta 7,5cm-ko 2 makil finei alboetan 4 pegatu, bukatzeko nahi baduzu perla txikiekin apaindu. Makina honek polea erabiltzen du.     
       

BANKU AUTOMATIKOA 1


 BANKU AUTOMATIKOA


Materialak:                                                                                              Tresnak:
-Kartoizko kaxa luzea                                                                                -Artaziak
-Paper erroiloa                                                                                          -Silikonazko pistola
-Koloretako pinturak                                                                                 -Kuterra
-Pintzelak                                                                                                  -Txanponak
                                                                                                                 -Kreditu txartel bat
NOLA EGIN

Hasteko kaxa luzea hartu eta alde batetik moztu eta patilak moztu. Ondoren, kartoi zati bat moztu eta silikonazko pistolarekin erdian pegatu. Jarraian, beste kartoi zati bat moztu eta erdian zulo bat zirkulu bat egin (paper erroiloa sartzeko modukoa) . Gero roilo txiki bat zuloan sartu baina dana ez, eta goian pegatu. Ostean, lehen pegatu dugun erdiko kartoi zatian  zati fin bat apur bat gorao moztu (txartela sartzeko). Geroago, tubotik sartu eta txartela sartu, txanpona jausten bada ondo dago. Ondoren, atzekaldean bi atetxo egin eta moztu. Ostean, beste kartoi batean aldapa bat moztu eta bi ateren artean jarri eta pegatu (txanpona eror dadin). Ondoren beste kartoi  zati bat moztu eta itasatsi(teklak jartzeko). Jarraian, atzeko tapa jarri eta beste kartoi zati bat moztu eta beheko aldean pegatu. Azkenik makina nahi duzun kolorez margotu, eta nahi baldin baduzu teklak jarri.

NORIA 1


NORIA

Materiala:

  • 9 makil luze
  • Kartoia
  • Pintura
Tresnak:

  • Silikona beroa 
  • Arkatza
  • Kuterra edo artaziak
  • Brotxa
  • Zeloa

NOLA EGIN




Lehenengo, arkatzarekin kartoian 2 gurpil handi, karratu handi bat, 24 karratu txiki, 16 atetxo eta 2 triangelu handi marraztu behar dira, gero, moztu eta margotu. Ondoren, 3 karratu txikiekin U bat egin eta alboetan 2 atetxo jarri, horrelako beste 8 egin, jarraian, 2 triangeluak karratu handian silikonarekin pegatu behar dira. Triangeluetako goiko partean, gurpiletako iskinetan eta erdian zuloak egin, makilak moztu eta triangeluetan bat jarri behar da, azkenik, makilak karruseletan jarri gurpiletako zuloetan sartu eta silikonarekin pegatu behar dira.