lunes, 14 de enero de 2019

Putzua 2



  
PUTZUA

       Materiala:  
  • Izozki makilak
  • Makil finak
  • Haria
  • Burdin haria
  • Apaintzeko perla txikiak


      Tresnak:
  • Silikonazko pistola
  • Artaziak 

 Nola egin:

Lehenengo 11 izozki makil 7,5cm-koak moztu behar dituzu, ondoren silikona beroarekin borobil forma bat eginez pegatu. Gero, 9 izozki makil 6,5cm-koak moztu eta borobilean pegatu besteen gainean, 2 hutsune parean utziz. Geroago 15cm-ko 2 izozki makillei erdia baino pixka bat gorago zulo bat egin behar diezu eta borobilaren bi hutsuneetan pegatu. Jarraian borobilari izozki makil batzuekin oinarria egin, hori egin ondoren makil fin bat 10cm-koa moztu behar da, beste bat 2,5cm-koa eta beste bat 1,5cm-koa.  2,5cm-ko makiltxoa 10cm-koari itsasi horizontalean eta berdina 1,5cm-koa 2,5cm-koarekin,  azken pausoan egindakoa sartu zuloak dauzkaten makiletan, ondoren haria makil finean kiribildu.  Putzuaren kuboa egiteko 6 izozki makil  3cm-ko luzeran moztu eta  1,4cm-ko zabaleran eta borobil forma baten bezala pegatu, gero lehen bezala oinarria egin kuboa amaitzeko burdin hariarekin heldulekua egin. Teilatua egiteko berriz, 2 makil fin 7,5cm-koak moztu eta 2 makil altuenetan pegatu, hori egin eta gero 8 izozki makil 4,5cm-koak moztu eta 7,5cm-ko 2 makil finei alboetan 4 pegatu, bukatzeko nahi baduzu perla txikiekin apaindu. Makina honek polea erabiltzen du.     
       

BANKU AUTOMATIKOA 1


 BANKU AUTOMATIKOA


Materialak:                                                                                              Tresnak:
-Kartoizko kaxa luzea                                                                                -Artaziak
-Paper erroiloa                                                                                          -Silikonazko pistola
-Koloretako pinturak                                                                                 -Kuterra
-Pintzelak                                                                                                  -Txanponak
                                                                                                                 -Kreditu txartel bat
NOLA EGIN

Hasteko kaxa luzea hartu eta alde batetik moztu eta patilak moztu. Ondoren, kartoi zati bat moztu eta silikonazko pistolarekin erdian pegatu. Jarraian, beste kartoi zati bat moztu eta erdian zulo bat zirkulu bat egin (paper erroiloa sartzeko modukoa) . Gero roilo txiki bat zuloan sartu baina dana ez, eta goian pegatu. Ostean, lehen pegatu dugun erdiko kartoi zatian  zati fin bat apur bat gorao moztu (txartela sartzeko). Geroago, tubotik sartu eta txartela sartu, txanpona jausten bada ondo dago. Ondoren, atzekaldean bi atetxo egin eta moztu. Ostean, beste kartoi batean aldapa bat moztu eta bi ateren artean jarri eta pegatu (txanpona eror dadin). Ondoren beste kartoi  zati bat moztu eta itasatsi(teklak jartzeko). Jarraian, atzeko tapa jarri eta beste kartoi zati bat moztu eta beheko aldean pegatu. Azkenik makina nahi duzun kolorez margotu, eta nahi baldin baduzu teklak jarri.

NORIA 1


NORIA

Materiala:

  • 9 makil luze
  • Kartoia
  • Pintura
Tresnak:

  • Silikona beroa 
  • Arkatza
  • Kuterra edo artaziak
  • Brotxa
  • Zeloa

NOLA EGIN




Lehenengo, arkatzarekin kartoian 2 gurpil handi, karratu handi bat, 24 karratu txiki, 16 atetxo eta 2 triangelu handi marraztu behar dira, gero, moztu eta margotu. Ondoren, 3 karratu txikiekin U bat egin eta alboetan 2 atetxo jarri, horrelako beste 8 egin, jarraian, 2 triangeluak karratu handian silikonarekin pegatu behar dira. Triangeluetako goiko partean, gurpiletako iskinetan eta erdian zuloak egin, makilak moztu eta triangeluetan bat jarri behar da, azkenik, makilak karruseletan jarri gurpiletako zuloetan sartu eta silikonarekin pegatu behar dira.




TXUTXE MAKINA


GOZOKI MAKINA


Materiala: 
  • Kartoia
  • Izozkiaren makilak
  • Bambu makila
  • Azetato papela
  • Malgukia
Tresnak:
  • Artaziak
  • Kuterra
  • Silikonazko pistola
 NOLA EGIN

1. 16x12cm kartoi zatia hartu eta albo baten 23x12cmkoa pegatu.
2.Ondoren 23x14,8 cm zatia atzeko partean itsatsi.
3.Zati berdina aurrean jarri, zatien artean 4cmko tartea egon behar du.
4.Lehenengo pausoan bezala zatia beste aldean itsatsi.
5.Beheko partean 16x8 cmko zatia pegatu.
6.Hutsune bat geratuko da, bertan 16x3,2cmko kartoi zatia isatsi.
7.Hori egin eta gero 11x7,4 centimetroko kartoi zati bat moztu eta goiko partean erdian bertikalki pegatu.
8.Ondoren 7,4x1cmko zatiak alboetan pegatu.
9. Euren artean atzeko partean 2,4x7,1 cmko izozkiaren makil zati bat erdian jarri eta itsatsi.
10.Horren gainean U formakin 7,1x7,4 cmko neurria duen zatia pegatu.
11.Jarraian banbu makila eta jarri dugun izozki makila erdian itsatsi eta malgukia makilean sartu.
12.Gero kartoi zati bat hartu eta makila hutsunetik sartu.
13.Pauso berdinak beste aldean egin.
14.Hori bukatuta 8,6x7,1 cmko 2 kartoi zati moztu eta rampa bezala erabili.
15.Ondoren zereal kartoi zati bat tapa bezala erabili.
16.Bukatzeko azetato papera aurreko partean itsatsi.


OHARRAK:
10 urtetik aurrera egiteko modukoa.
Arriskuak: Silikonarekin erre zaitezke edo kuterrakin moztea, beraz kontuz bi tresna horiek erabiltzean.
Makina egiteko 2 ordu behar dira gutxi gora behera.

PUTZUA 1


 PUTZUA
                                                
MATERIALA:

Kartoia
Egurrezko makil txikia
Tuperra
Haria

TRESNAK:

Silikonazko Pistola
Zelo
Artaziak

 AZALPENA:

1. Moztu kartoi zati bat eta apaindu.

2. Tupper bat hartu eta erdian zulo handi bat egin.

3. Zeloa, tupperra eta kartoia hartu, kartoia jarri borobil formarekin tuperraren gainean eta barrutik zeloa jarri pegatuta egoteko.

4. Iskinetan makiltxo bat jarri, beste bat beraien artean erditik gorago eta silikonazko pistolarekin itsatsi.

5.Makil hortatik plastikozko pieza borobil bat sartu eta pieza hori ez mugitzeko bi gantxito txiki jarri tope  modura.

6. Soka bat hartu eta jarri plastikozko piezaren erdian eta sokaren puntan kubotxo bat jarri.

OHARRA: kontuz silikonazko pistolarekin.


                 

miércoles, 9 de enero de 2019

Autua

AUTOA
Materiala:
7 Tapoi
2 Boteila
4 Goma
2 Egurrezko makil

Tresnak:
- Kuterra
- Silikonazko pistola

Nola egin:
1-Boteila bate atzeko aldean  4 zulo egin.
2-Boteilaren alde bat zabaldu.
3-Boteilaren atzeko aldean zulo bat egin.
4-Makila bat erditik moztu gurpilak egiteko.
5-Tapa baten erdian zulo bat egin.
6-Boteila baten  aurreko aldea mostu.
7-Azkena moztu dugun zatiarekin  elize moduko bat egin.
8-Tapoi baten erdia moztu.
9-Elizearen tapan zulo bat egin makil luze bat sartzeko.
10-Boteilaren atzeko aldean zulo bat egin elizearen makila sartzeko eta gero goma  lotu.
11-Goma tapatik pasa eta tapa itxi.














martes, 1 de enero de 2019

ATHLETIK SUPERKOPAKO TXAPELDUN

2021eko urtarrilaren 17an Sevillan futboleko superkopako finala jokatu zen. 

Barca-Athletik partidua jokatu zen. Partiduko lehenengo gola Barçak sartu zuen (Griezmanek), 2 minutu geroago Athletikek 2. gola sartu zuen ( De Marcosek). Atsedenaldiaren ostean, Barçak beste gol ikusgarri bat sartu zuen (Griezmanek) eta azkenengo minutuetan Athletiken 2. gola (Asier Villalibrek).

Bigarren atsedenaldiaren ostean Leo Messiri burua joan zitzaion eta jokalari bati kolpatu zion eta horren ondorioz Messi kanporatu zuten.

Eta azkenik, Athletikek prorrogan gola sartu eta txapeldunak bihurtu ziren.
 

Argazki hau eitb-tik hartuta dago.