lunes, 14 de enero de 2019

TXUTXE MAKINA


GOZOKI MAKINA


Materiala: 
  • Kartoia
  • Izozkiaren makilak
  • Bambu makila
  • Azetato papela
  • Malgukia
Tresnak:
  • Artaziak
  • Kuterra
  • Silikonazko pistola
 NOLA EGIN

1. 16x12cm kartoi zatia hartu eta albo baten 23x12cmkoa pegatu.
2.Ondoren 23x14,8 cm zatia atzeko partean itsatsi.
3.Zati berdina aurrean jarri, zatien artean 4cmko tartea egon behar du.
4.Lehenengo pausoan bezala zatia beste aldean itsatsi.
5.Beheko partean 16x8 cmko zatia pegatu.
6.Hutsune bat geratuko da, bertan 16x3,2cmko kartoi zatia isatsi.
7.Hori egin eta gero 11x7,4 centimetroko kartoi zati bat moztu eta goiko partean erdian bertikalki pegatu.
8.Ondoren 7,4x1cmko zatiak alboetan pegatu.
9. Euren artean atzeko partean 2,4x7,1 cmko izozkiaren makil zati bat erdian jarri eta itsatsi.
10.Horren gainean U formakin 7,1x7,4 cmko neurria duen zatia pegatu.
11.Jarraian banbu makila eta jarri dugun izozki makila erdian itsatsi eta malgukia makilean sartu.
12.Gero kartoi zati bat hartu eta makila hutsunetik sartu.
13.Pauso berdinak beste aldean egin.
14.Hori bukatuta 8,6x7,1 cmko 2 kartoi zati moztu eta rampa bezala erabili.
15.Ondoren zereal kartoi zati bat tapa bezala erabili.
16.Bukatzeko azetato papera aurreko partean itsatsi.


OHARRAK:
10 urtetik aurrera egiteko modukoa.
Arriskuak: Silikonarekin erre zaitezke edo kuterrakin moztea, beraz kontuz bi tresna horiek erabiltzean.
Makina egiteko 2 ordu behar dira gutxi gora behera.

PUTZUA 1


 PUTZUA
                                                
MATERIALA:

Kartoia
Egurrezko makil txikia
Tuperra
Haria

TRESNAK:

Silikonazko Pistola
Zelo
Artaziak

 AZALPENA:

1. Moztu kartoi zati bat eta apaindu.

2. Tupper bat hartu eta erdian zulo handi bat egin.

3. Zeloa, tupperra eta kartoia hartu, kartoia jarri borobil formarekin tuperraren gainean eta barrutik zeloa jarri pegatuta egoteko.

4. Iskinetan makiltxo bat jarri, beste bat beraien artean erditik gorago eta silikonazko pistolarekin itsatsi.

5.Makil hortatik plastikozko pieza borobil bat sartu eta pieza hori ez mugitzeko bi gantxito txiki jarri tope  modura.

6. Soka bat hartu eta jarri plastikozko piezaren erdian eta sokaren puntan kubotxo bat jarri.

OHARRA: kontuz silikonazko pistolarekin.


                 

miércoles, 9 de enero de 2019

Autua

AUTOA
Materiala:
7 Tapoi
2 Boteila
4 Goma
2 Egurrezko makil

Tresnak:
- Kuterra
- Silikonazko pistola

Nola egin:
1-Boteila bate atzeko aldean  4 zulo egin.
2-Boteilaren alde bat zabaldu.
3-Boteilaren atzeko aldean zulo bat egin.
4-Makila bat erditik moztu gurpilak egiteko.
5-Tapa baten erdian zulo bat egin.
6-Boteila baten  aurreko aldea mostu.
7-Azkena moztu dugun zatiarekin  elize moduko bat egin.
8-Tapoi baten erdia moztu.
9-Elizearen tapan zulo bat egin makil luze bat sartzeko.
10-Boteilaren atzeko aldean zulo bat egin elizearen makila sartzeko eta gero goma  lotu.
11-Goma tapatik pasa eta tapa itxi.














martes, 1 de enero de 2019

ATHLETIK SUPERKOPAKO TXAPELDUN

2021eko urtarrilaren 17an Sevillan futboleko superkopako finala jokatu zen. 

Barca-Athletik partidua jokatu zen. Partiduko lehenengo gola Barçak sartu zuen (Griezmanek), 2 minutu geroago Athletikek 2. gola sartu zuen ( De Marcosek). Atsedenaldiaren ostean, Barçak beste gol ikusgarri bat sartu zuen (Griezmanek) eta azkenengo minutuetan Athletiken 2. gola (Asier Villalibrek).

Bigarren atsedenaldiaren ostean Leo Messiri burua joan zitzaion eta jokalari bati kolpatu zion eta horren ondorioz Messi kanporatu zuten.

Eta azkenik, Athletikek prorrogan gola sartu eta txapeldunak bihurtu ziren.
 

Argazki hau eitb-tik hartuta dago.

Nafarroaren itxiera

 Bihar gau erditik aurrera Nafarroan ezingo da ez sartu eta ez atera. Egoeraren azterketa ostean gobernuko lehendakariak neurri gogorragoak jarriko dituztela dio. Murrizketa gehiago ezarriko dituzte Nafarroan eta jendeak arduraz jokatu behar duela diote.


Hamabost egun iraungo du egoera honek azaroaren 4ra arte. Ostalaritza ixteaz gain ordutegia mugatuko dute. Gaueko 21:00etarako itxitak egon beharko dute. Azkeneko egunetan 100.000 biztanleko 899 kutsatu antzeman dituzte, beraz hartutako neurriak beharrezkoak direla dio Nafarroako gobernuak.






                                             Argazki hau berria-tik atera dugu


miércoles, 19 de diciembre de 2018

ITURRIA COCACOLA

ITURRIA

Materiala:                                                                                                           
  • Pringles pote bat                                                                                  
  • Lastotxoak
  • Coca cola                                                                                                                    
  • Coca cola boteila 1                                           
  • Kortxo bat 

Tresnak:
  • Zerra 
  • Kuterra
  • Kola beroa
  • Taladro bat

Nola egin:
Lehenengo Coca cola boteilaren muturra moztuko dugu, honen tapoia kendu eta kortxoa sartuko diogu. Kortxo honek taladroz egindako zulo bat izan behar du, bertatik lastotxo bat igarotzeko. Jarraian beste Coca cola tapoi batean taladro batekin bi zulo egingo ditugu, zulo horietako batetik lehen egindako pieza sartuko dugu eta bestetik lasto bat apur bat txikiagoa. Ondoren, bi zuloko tapoian kola beroa jarriko dugu. hori egin ostean, Pringels poteko aurreko aldea moztuko dugu edalontzia jartzeko,  potean aurpegi bat dago eta bertan zulo bat egingo dugu tapoiaren tamainakoa mekanismoa ondo joateko. Jarraian potearen goiko taparen erdian zulo bat egingo dugu iskinatik eta mekanismoa sartzeko. Jarraian  tapoia jarriko dugu eta Pringleseko aurpegian egin dugun zuloan tapoia kortxoarekin sartuko dugu. Pauso guztiak ondo egin badira  lastotxo bat eukiko dugu goi aldean. Bukatzeko goiko tapoian kola beroa jarriko dugu pisua aguantatu dezan.

Oharrak: Helduen laguntza beharrezkoa da zenbait kasutan.












 

viernes, 14 de diciembre de 2018

Gabonetako kontzertua abenduaren 22an izango da

Abenduaren 22an Gabonetako kontzertua izango da, Bergarako Udal pilotalekuan gaueko 20:30ean hasita.


Abenduaren 14an, 15ean eta 20an, 18:00etatik 20:00etara egongo dira sarrerak salgai. Beste aukera bat da, https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20&Idioma=EU -etik sarrerak erostea. Kontzertuaren egunean ere, 19:30ean Udal Pilotaleukuan sarrerak erosi ahal izango dira. Pertsona bakoitzeko 6 sarrera gehienez erosi daitezke, eta sarrera  bakoitzak 8€ balio ditu.


Azkenik, Bergarako musika eskolak, Bergarako Orkesta Sinfonikoak, Bergarako Orfeioak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako musika bandak hartuko dute parte Gabonetako kontzertu honetan.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.