viernes, 14 de diciembre de 2018

KALIFORNIAN SUTE HANDI BAT

Amerikan bi sute egon dira, bat izan da Kalifornian eta bestea San Franciscotik gertu. Ostegunaz geroztik  piztu zen baina oraindik ez dakite nola piztu zen sutea.

Kaliforniakoan 45.000 hektarea erre dira eta San Franciskokoan 33.600 hektarea, bion artean 6.450 etxe inguru erre dira.

Gutxienez 200 pertsona desagertu dira eta 42 pertsona hil dira suteen ondorioz.

Suhitzaileak lanean, West Hills inguran, Kalifornian. /
Argazkiaren egilea: Eugene Garcia Berrian                               

miércoles, 12 de diciembre de 2018

EDARI BANAGAILUA



EDARI BANAGAILUA

Materialak:
  • 3 edateko lastotxo
  • Coka Cola boteilaren  2 tapoi
  • Coca Colaren roska
  • Kartoia.
  • Coca cola 
Tresnak: 
  • Silikonazko pistola
  • Soldagailua
  • Kuterra
Nola egin:

1.Hasteko kartoi karratu bateko izkinatik 11cm markatu, hortik 10cmko beste marra bat egin eta horren goian tapoi bat markatu eta zulo horiek moztu.

2.Coca Cola botilaren  goian dagoen roska hartu eta azpikaldean zelo jarri, erdian soldadorearekin zulo bat egin,1. zulotik pajita bat sartu eta pajitaren inguruan silikona jarri goian eta behean.

3.Coca Colaren  tapoi bat hartu eta 2 zulo egin soldagailuarekin, tapoia pajitan sartu ondoren beste zulotik beste pajita bat sartu eta silikona eman, kanpora irtetzen den pajitan beste pajita bat sartu eta silikona eman.

4.Beste kartoi karratu baten alde batean silikona jarri eta silikona jarri duzun aldean kartoi bat jarri eta berdina beste 2 aldetan egin.


5.Azkenik roskako kanpoaldean eta roskan itsatsita dagoen dena lehengo kartoiko zuloan sartu, goiko zuloan tapoi gorria sartu ondoren kanpoaldeko roskan tapoi bat jarri. Azkenik beste Coca Cola bateko tapoia eta Coca Cola boteila betea goian jarri eta behean edalontzia.





lunes, 10 de diciembre de 2018

Harrijasotzaileak

2018ko azaroaren 11n Elgetan jokatu zen harrijasotzaileen txapelketa. Bertan Imanol Albizuk eta Jon Irañetak jokatu zuten. Hemen dituzue emaitzak:
  • 100 kiloko zilindo zaharra: Arbizuk 28 altxaldi, Irañetak 25.
  • 100 kiloko bola: Arbizuk 25 altxaldi, Irañetak 20.
  • 100 kiloko harri kubikoa: Arbizuk 19 altxaldi, Irañetak 17.
Horrekin Arbizuk finalerako txartel erdia poltsikoan du.

Argazki hauek goienatik hartu ditugu.

Jordanian aurkitutako lehen ogi hondarrak

Jordaniako azternategi batean 24 janari hondar desberdin topatu dute. Horietako bat ogia zen. Dirudienez lehen ogi hondarrak ziren.

Duela 14400 urte, Jordaniako ehiztari-biltzaile talde batek, nekazaritza asmatu baino 4000 urte lehenago, lehen ogiak egin zituen.

Kopenhageko Unibertsitateko Amaia Arranz ikerlariak, Londreseko eta Canbridgeko beste ikerlari batzuekin lan egin zuen. Ogi hondarrak behatu eta hartu egin zituzten. Hartu dituzten ondorioa pita motako ogiak direla izan da.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

martes, 20 de noviembre de 2018

1.284 planeta aurkitu dituzte

Kleper teleskopioarekin 1.284 planeta topatu dituzte, agentzia aeroespazialakoek topatu dute. Teleskopio honek 2013.urtetik lana egin du.

Bederatzi planeta izar baten inguruan topatu dituzte. Planeta hauetan bizitzeko moduan ur likidoa dago beraz, bizitza egon daiteke.

Argazki hau expansion.mx-etik hartu dugu.

GATZAGAKO ARTIXAU FERIXA

2018ko azaroaren 10ean Gatzagan artixau ferixa ospatu zen.

Ekintza asko egon ziren: txondorra, ipuin kontaketa, mendi buelta eta luntxa.

Mendi bueltan 50 pertsona inguru egon ziren, lehenengo Urlara igo ziren eta gero Dorletara. Gatz-museoan txondorra piztu zuten eta ikusteko aukera egon zen, ipuin kontalari bat etorri zen ipuin batzuk kontatzera eta luntxa guztiontzat zabalik egon zen.

Argazki hauek goienatik hartu ditugu.

viernes, 16 de noviembre de 2018

Asteroide bat lurrera hurbiltzen ari da

"2002 AJ129" izena duen asteroidea lurrera hurbiltzen ari da.

Asteroideak 0,5 eta 1,2 kilometro artean neurtzen du eta 34 kilometro segunduko
abiadura dauka.

2002ko urtarrilaren 15ean aurkitu zuten. Ordutik, 14 urte baino gehiago daramate asteroide hau
jarraitzen eta dirudienez ez du lurrarekin talka egingo, ez orain, ezta hurrengo 100 urteetan ere.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.