lunes, 4 de junio de 2018

KROKETEN JATORRIA


Kroketaren lehengo erreferentzia 1817 urtekoa da. Hitzaren jatorria bera frantsesa da."croquer" hitza frantsesez kurruskatua esan nahi du.

Luis XIV.aren sukaldariak "croquets a la rollaleak" prestatu zituen afari batean.


Argazki hau eitb.com -tik aterata dago.

GAZTEIZEK 2019KO FINALA HARTUKO DU

Buesa Arenan jokatuko da Europako saskibaloiko lehiketarik onena, lauko finala.

Fernanado Buesa Arenan 15.000tik gora eserleku daude.

Saskibaloiko arduraduna Josean Kerejeta da eta lortu duenarekin oso pozik dago .

Albiste honek Euskadi, Araba eta Gazteizera milaka bisitari erakarriko du.

Argazki hau kirolexpres.com-etik hartu dugu.


domingo, 3 de junio de 2018

ESKORIATZAKO DRIFT AUTOEN LASTERKETA

Eskoriatzako udala zapatu honetan slalom auto lasterketa antolatu du lehen aldiz Eskoriatzan. Proba
15:00etan hasiko da geltoki zaharrean. Guztira 20 pilotok hartuko dute parte, horietako lau Eskoriatzakoak dira: Gorka Idigoras, Gorka Urrutia, Mikel Oyarzabal eta Joseba Frutos.

Eskoriatzako kirol elkartearen egunean antolatutako slaloma; Esko motor, Eskoriatzako goitibera taldea eta Azpeitiko Eskuderia egongo dira proba kontrolatzen.

Parte hartzaileek bi arau hartu behar dute kontuan: denbora eta konoak ez ikutzea, bestela penalizatuak izango dira. Pilotoak 360 graduko birak egingo dituzte publikoa gozatu ahal izateko.

Sari banaketa 19:00etan  Fernando Eskoriatzako plazan izango da.

                                        Argazki hau goiena.tok-md.com-etik hartu dugu.

                                          Argazki  hau goiena.tok-md.com-etik atera dugu.

viernes, 1 de junio de 2018

ESKORIATZAKO FERIXA

Eskoriatzako ferixa zapatuan ospatuko da, Arizmendik antolatuta, eta Eskoriatzako udalak lagunduta. Aurten ospatuko dena 22. ferixie izango da, eta poztu ugari egondo dira saltzeko prest, bataz besteko 90 postu. Eguraldi txarra dela eta, postuen lekua aldatuko da.

Jose Arana ikastolako jolastokian, haur txokoa eta puzgarriak; elizpean, talo postua eta taberna; Santa Marina plazan, baserriko produktuak eta gazta txapelketa; artizau postuak Santa Ana aparkalekuan, eta Eskoriatzako Fernando plazan, dantzak eta "zuk egin zuk jan" bazkaria.

Hona hemen egitaraua:
-9:00 Itxaflero jaurtiketa.
-9:30 Txistularien kalejira.
-10:00 Ferixaren hasiera eta Arrasateko erraldoiak egongo dira egunean zehar.
-10:15 21. txorimalo lehiaketa.
-11:00 Jose Aranako jolastokian haur eta gazteentzako tailerrak eta puzgarriak.
-11:30 10. gazta txapelketa Santa Marina plazan.
-11:30 Kalejira trikitilariekin.
-12:30 Euskal dantzak plazan.
-14:00 Sari banaketa eta errifa zozketa.
-15:00 "Zuk egin, Zuk jan" bazkaria plazan.
-19:00 VII. Txapel jaurtiketa txapelketa.

Luis Ezeiza eskolakook ere gure postua jarri dugu. Ostirala arratsaldean 5.mailakoek ologailetak egingo dituzte, eta beranduago gurasoek browniak, txokolatezko piruletak, gazta tarta, eta porru eta ganba pastela egin behar dute, larunbatean 6.mailako ikasleek saltzeko.

Argazki hau http://www.eskoriatzakoagenda.eus-etik hartu dugu


jueves, 31 de mayo de 2018

PEÑOKO ERRESKATEA

Maiatzaren 23an 08:55 inguruan adin txikiko bati Peñoko (Portugalete) metroko bagoi baten ateak besoa harrapatu zion.

09:15ak aldera Bizkaiko suiltzaileek erreskatatu dute eta bitartean,  metro zerbitzuan atzerapenak egon dira.

ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.  
Argazki hau: eitb.eus-etik atera dugu.

ALEn apuntatzeko matrikula zabalik

Aretxabaletako Lanbide Heziketa 18:30ak arte irekita dago. Apuntatu nahi baduzue telefono honetara deitu behar duzue: 943797900 edo gmail honetara idatzi: ia@iaretxabaleta.com.

Bi dira goi mailako zikloak: Automozioa eta Eraikuntza Metalikoak eta sei erdi mailakoak: Erizaintza, Menpekotasun dauden Pertsonen Arreta, Ibilgailuen elektromekanika,  Karrozeria,  Mekanizatua, eta Soldadura-Galdaragintza.

Ikastetxea eta eskaintza ezagutzeko ate irekiak asteazkenean izango dira 18:30ean. Aurrematrikulazio garaia ekainaren 4tik 15era bitartean eta matrikulazioa ostera uztailaren 12tik 18ra.

Argazki hau ALEtik hartu dugu.

Argazki hau ALEtik hartu dugu.

miércoles, 30 de mayo de 2018

EUSKAL ARTIZAUTZAK JAPONIAN

Muji etxerako tresnak egiten dituen japoniako enpresa bat da. 2003an munduko leku desberdinetako artizautzak egiten hasi ziren. 12 urte beranduago, 2015ean eskualde konkretu batean arreta jarri zuten, Euskal Herrian. Horrela sortu zuten Found Muji Basque, Euskal artizautzen 70 produktu dituen bilduma.

3 urte ikusi gabe egon da bilduma bitxi hau, Mikel Reparazek, EITB-ko langileetako batek, aurkitu zuen arte. Gainera, otsailean EITB-koek jakin zutenez, Muji dendetan Orkesta TX txalaparta taldeak beraientzako sortu zuten diska entzuten zen.

Argazki hau images.fastcompany.net-etik hartu dugu.