lunes, 5 de marzo de 2018

Sergio gezurtia

Badatoz berriro ipuinak. Oraingoan, bigarren tailerrean sortutakoak ikusgai jarriko ditugu.

Hau da lehenengoa, Aimarrek eta Zanitek egin dute. Ea zuen gustukoa den!

"HANDIA" PELIKULA

Azken egunotan "Handia" pelikula oso famatua egiten ari da. Oso interesgarria eta polita da.

Istorio hau duela 100 urte baina gehiago benetan Gipuzkoan gertatu zen. Altzo herriko erraldoiaren bizitza kontatzen du.

Eneko Sagardoy aktorea protagonista izan da eta pelikula osoa 13 ataletan osatuta dago.

Pelikulak Madrilen 10 Goya irabazi zituen.

DETROITEKO METEORITO BATEK LURRIKARA SORTU DU

 Estatu Batuetako zerbitzu geologikoak, USGS-k, Detroiten meteorito bat jausiko zela baieztatu zuen.

2018ko otsailaren 18an, igandean, 20:09an, non Euskal Herrian 02:09 izango ziren, Detroiten meteorito bat jausi zen eta lurrikara txikia sortu zuen.

Lurrikaraz gain, meteoritoa "ikusi eta entzun" zuten Detroit ingurako bizilagunek, zehazki, New Haveko biztanleek ikusi zuten, zortzi bat kilometrotara jausi zelako. Hortik gertu ere, St.Clair eta Kanadako muga kokatuta daude.



Argazki hau cdn.colombia.com-etik hartu dugu.

Luis Ezeizako iñauteriak

Eskoriatzako gazteak otsailaren 14an Eskoriatzako frontoian iñauteriak ospatezeko elkartu ziren. Almen ikastolako ikasleekin batera 2 urteko gelatik hasita 6.mailara arte mozorrotuta dantzatu zuten. Ikuskizuna10:30ean hasi zen.

Luis Ezeizako haur hezkuntzako 2 eta 3urteko umeak aizkolari mozorrotu ziren eta "Aizkolariak" abestia dantzatu zuten, 4 eta 5 urteko ikazkinek  "Zuentzako" abestia dantzatu zuten.

1. zikloa errementari, sua eta dantzari mozorrotu ziren eta "errementari" dantza eskaini ziguten.

2. zikloa arrantzale, zardinera eta sare egile mozorratuko ziren. Sardinerek "marea gora" eta "ixil ixilik nago" dantzatu zuten.

3. zikloko pilotariek "gora pilota maite" dantzatu zuten.

                                       Argazki hau luis ezeizatik hartu dugu.

lunes, 26 de febrero de 2018

Sevillak Kopako finala jokatuko du

2018ko Kopako finala Bartzelonak eta Sevillak jokatuko dute.

Finalaurreko bat 2018ko otsailaren 8an, ostegunean, 21:30ean Bartzelonak eta Valentziak jokatu zuten Mestalla zelaian. Bartzelonak 1-0 irabazi zuen. Beste finalaurrekoa Sevillak eta Leganesek jokatu zuten eta Sevillak irabazi zuen.

Sevillak bederatzigarren kopako finala jokatu behar du apirilaren 21ean. Leganesen aurka egin zuenean Sevillak 2-0 irabazi zuen. Aurreko partidan Madrilen aurka jokatu zutenean bakoitzak gol bat sartu zuen. 2-0 irabazi zuten andaluziarrek Sanchez Pizjuan futbol zelaian.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.


KOTXE ROBOTA

Joseba Lakak, teknologia adituak, Las Begasen egiten ari diren kontsumitzeko berrikuntza nagusiak azaldu dizkigu.

CES teknologiako enpresak mundu mailan egiten den azokarik famatuenean 180.000 bisita baino gorago eukitzea espero dute. Bertan, 250.000 metro karratuko azaleran, 4.000 enpresa baino gehiago parte hartzen dute.

Joseba Lakak esan du bi urte barru errepideetan gidaririk gabeko autoak zihur ikusiko ditugula. CES enpresak 8k bereizmena duten telebistak eta 5.belaunaldiko mugikorrak ere egiten ari dira.

Argazki hau i.blog.es-etik hartu dugu.

lunes, 19 de febrero de 2018

ZUHAITZAREN EGUNA ESKORIATZAN

Urtarrilaren 28an, Ibarraundi museoak antolatuta Eskoriatzan 12 zuhaitz landatu ziren umeen lagutzarekin.

2007an ospatu zen lehenengo Zuhaitzaren eguna Eskoriatzan.  Gaur egun zuhaitzak hainbat lekutan landatu dituzte, adibidez: Aingeru Guardan, Bolibar auzorako bidean, Ibarraundi museo alboan, Arbiñosten...

Eskoriatzako udalak antolatutako festa oso famatua da, eta gaur egun jende askok ospatzen du. 2016an eta 2017an ez zituzten zuhaitzak ondo landatu, zuloak txikiegiak zirelako, beraz, aurten zulo handiagoak egin dituzte.

Aurten gurasoek eta umeek lagunduta, urkiak  landatu dituzte. 2017an 24 zuhaitz landatu nahi zituzten baina ez ziren kabitu eta orduan 12 zuhaitz landatu behar izan dute.

Zuhaitz Egunean urkiak landatuko dituzte
Argazki hau goiena-tik hartu dugu