lunes, 19 de febrero de 2018

Antzuolako 2018ko mus txapelketa


2018ko urtarrilaren 28an Mus txapelketa Antzuolan ospatu zen.

Mus karten jokoan irabazleak Lon Pagaldai eta David Martin izan ziren. Bigarren lekuan Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera gelditu ziren. 3. eta 4. lekuan Markel Lete eta Gorka Etxezarreta, Xabier Iparragirre eta Jon Etxezarreta gelditu ziren. Antzuola ordezkatuko dute Bergaran jokatuko duten finalean.
Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

JON BARCENAREN AUTOPSIA

Abenduaren 30ean Jon Barcena desagertu zen, 19 urteko gazte bat zen. Gorbeiara bere lagunekin joan zen. Bidearen erdian ondoezik sentitu zen eta berak bakarrik buelta ematea erabaki zuen. agunak kotxea aparkatu zuten tokira heldu zirenean ohartu ziren Jon ez zegoela. Larrialdietara deitu zuten.

Egun askotan bilaketa lanak egon ziren. Urtarrilaren 28an goizean 100 bat pertsona Urrunaga urtegian (Legution) bilaketa lana egiten ari zirenean, 09:00 aldera Gurutze Gorriko kide batek Jon Barcenaren gorpua topatu zuen. 14:30 aldera epaileak Gasteizko medikuntzara gorpua eramateko baimena eman zuen.

Urtarrilaren 29an eitb-n albiste bat argitaratu zuten "Jon Barcenaren autopsia" izenekoa.

 
Argazki hau eitb-tik atera dugu.

jueves, 15 de febrero de 2018

BI LAPURRETA ARRASATEN

Lehenengoa, 2018ko urtarrilaren 27an, igandean, Munar auzoko etxe batean gertatu zen. Bizilagunak udaltzaingoari deitu eta bere etxera lapurtzera sartu zirela esan zuen. Dirudienez, txartel batekin sartu zen, lapurrak ez zuen indar asko egin behar izan atea zabaltzeko. Barruan zegoen pertsonak ez zuen ikusi.


Bigarrenean, Santa Teresako elizan lapurrak leiho bat apurtuz sartu ziren. Ertzaintzaren datuen arabera gauez sartu ziren eta elizako baliozko gauzak eraman zituzten. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

                                            Argazki hau mondraberri-tik hartu dugu.              

LAPURRETA ESKORIATZAN

2018ko urtarrilaren 26an, Eskoriatzako Santa Ana auzoan dagoen Santander bankuan lapurreta bat egon zen.

Lapurrak bertan zegoen gizona mehatxatu zuen. Ez bazion 10.000 euro ematen, hilko zuela esan zion. Honek dirua eman behar  izan zion. Azkenean lapurrak diruarekin ihes egin zuen.



Argazki hau goiena-tik hartuta dago.

miércoles, 7 de febrero de 2018

Erreala esnatu da

2018ko otsailaren 2an  eitb-n albiste bat argitaratu zuten, "Reala esnatu da" bere izenburua da. Anoetan jokatu zuten (Errealako futbol zelaia) Coruñako Deportiboaren kontra. 

Lehenengo gola Errealeko Willian Josek 30 minutuan sartu zuen. Illaramendik falta batekin 2.a sartu zuen. Ondoren, Canalesek beste bat sartu zuen, 3-0. Gero, Aritz Elustondok 4. gola sartu zuen eta azkenik, erremate batekin Illaramendik beste bat sartu zuen eta 5-0 geratu zen partidoa.

Partidua bukatu zutenean Deportiboko presidenteak entradorea kaleratzea erabaki zuen partido asko galtzen doazelako.

Illarramendik bi gol egin dizkio Deportivori. Argazkia: EFE 
Argazki hau etb-tik atera dugu.              


viernes, 26 de enero de 2018

Eskoriatzar bat Espainiako txapelketan

Ane Gai  Eskoriatzako neska bat da. 2001ean jaio zen eta Eskoriatzako futbol aretoan aritzen da.

Euskal Selekziokoek fitxatu dute. Espainiako txapelketara joango dira aste bukaera honetan. Bertan bi partidu jokatuko dute, lehenengoa Madrilen kontra eta bigarrena Murtziaren kontra.

Resultado de imagen de ane gai seniorra
 Argazki hau goiena-tik atera dugu.

lunes, 15 de enero de 2018

UME BIDAIARIAK

Aurreko asteartean etb-n "Motxiladun umeak" izenburuko dokumentala jarri zuten. "Ur handitan" programa 22:30ean agertu zen eta horko saioan protagonistak umeak izan ziren.

Neska mutilen egoerak desberdinak dira. Adibidez: batzuetan ama eta aita preso daude eta besteetan aita edo amak bakarrik. Umea kartzelan jaiotzen bada, hiru urte betetzen duenean familiako batekin joaten da bizitzera edo familia harrera batekin.

Gariren egoeran 2000 km-ko joan etorria hilero egiten du. Maddik aldiz, zazpi orduko bidaia egiten du, astunak eta gogorrak dira. Adurren kasuan hilero Frantziaraino joan behar izaten du. Amaiur Balentziaraino hilero joaten da. Hizek eta Aiurrek lau orduko bidaia egin behar izaten dute hilero. Marenek ama eta nebaren laguntzarekin hamaika orduko bidaia egiten du. Nuria Haizearen andereñoa da eta Haizeari laguntzen dio bere gurasoak ikustera bidaiatzen.

Batzuetan nekatuta sentitzen dira, bere gurasoen kartzelara ikustera hilero joaten direlako eta kilometro asko direlako. Gurasoak ikusten dituztenean pozik jartzen dira. Nahiz eta gurasoak espetxean egon inork ez die irrifarra kenduko.

 Argazki hau etb-tik hartu dugu.