jueves, 9 de noviembre de 2017

ESKORIATZA LUBERRIREN AURKA

Urriarken 28an Eskoriatzako saskibaloi taldeak Donostiako Luberri taldearen aurka galdu zuen. Partidu zaila zen Luberri taldea ligako lehen postuetan amaituko duen taldea delako.

Eskoriatzako jokalari asko lesionatuta edo gaixo zeudelako, beste talde gazteagoko jokalariek jolastu zuten. Lehengo 10 minutuetan indarrak nahiko parekatuta joan ziren  (20-22), bigarren zatian Donostiarrak aurreratzen hasi ziren eta horrela bukaera arte.

Raso entrenatzaileak esan zuen: "Talde beteranoa da, oso fisikoa eta altua. Gu oso gazteak gara eta egubakoitzea ez genituen jokalari alturik. Badakigu halako taldeen aurrean ezer gutxi dugula egiteko, ikasten joatea baino".


Irudi hau goiena-tik hartu dugu.

miércoles, 8 de noviembre de 2017

DRAGOI TALDEKO GIMNASTAK

Eibarko Ipurua kiroldegian Gipuzkoako gimnasia txapelketa egin ondoren, urriaren 8an, Gazteizen Euskadiko txapelketan, Dragoi taldeko gimnastak Espainiako txapelketarako sailkatu ziren.

Taldea osatu zuten: Leire Ugartek, Andrea Hernandezek, Alba Revueltak, Maite Olidenek eta Amaiur Mendizabalek. Bigarren postu horri esker Alikantera joango dira Espainako txapelketara.

Resultado de imagen de arrasate dragoi gimnasia taldea
Argazki hau EL DIARIO VASCOtik hartu dugu.

HALLOWEEN! MUNDUKO EGUN BELDULGARRIENA

Urriaren 31an Halloween eguna ospatu genuen. 5:00etan 3-12 urte bitarterakoak Tortolis ludotekan beldurrezko maskarak eta jolas batzuk egiten egon ziren.

6:00etan San Juan Plazara joan zirenean ekintzak hauek egon ziren: kalabazak, ipuinak, maskarak etab.


19:30ean pozioak egon ziren. SORGIN GAIZTO HORIEK!

Han oso ondo pasatu genuen! Pozioak, maskarak, sustoak, etab. eduki genituelako.


Argazki hau blog.fagorindustrial.com-etik hartuta dago.

JUAN ALVAREZ DESAGERTUTA

Juan Alvarez urriaren 12an bizikletaz  mendi batera joan zen. Berandu egin zen eta familiak  abisua  eman zuen Juan Alvarez-ek ez zuela telefonoa  hartzen. Orduan, telebistan  berria eman  zuten  eta  250  boluntario inguruan mendizalea topatzen hasi ziren.

17:00ak inguruan mendizale arrasatearra buruan kolpe handi batekin hilik aurkitu zuten Anboton, Durangoko aldean.

Familiak "esker ona " helarazi nahi izan die bilaketetan parte hartu duten guztiei.


Argazki hau goienatik hartu dugu.

lunes, 6 de noviembre de 2017

2018ko Espainiako buelta

Espainiako buelta 2018ko abuztuaren 25ean Malagan hasiko da. bizikletak hartu eta lasterketa martxan jarriko da. Etapa bat Bizkaitik pasako da eta irailaren 19an bukatuko da.

Bizkaian egingo den etapa Getxon hasiko da eta Oiz mendian bukatuko da.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

MUNDU OSOKO HEGALDI GUZTIAK MINUTU BATEAN

2017ko irailaren 11n NASA taldekoek txorien egun bateko hegaldiak grabatu zituzten eta gero minutu bateko bideo batean marraztu dituzte

Jarraian eitb-n argitaratutako bideoa ikus dezakezue:


jueves, 26 de octubre de 2017

Desagertutako 43 ikasle gogoratzen

2017ko irailaren 27an Eskoriatzako zapatistek Ayotzinapan (Mexiko) desagertutako 43 ikasleak gogoratzeko, Eskoriatzako Fernando plazan gazte bakoitzeko aulki bana jarri zuten. Bakoitzean argazki eta kandela bat ipini zuten.

2014ko urriaren 6an 43 ikasle desagertu ziren Mexikoko Guerrero estatuan. Suposatzen da narkotrafikanteek hil zituztela eta tratu bat egin zutela: poliziek ez zuten ezer esango, dirua ematen bazieten. Ikasleen gorpuak ez ziren inoiz agertu.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.