miércoles, 8 de noviembre de 2017

JUAN ALVAREZ DESAGERTUTA

Juan Alvarez urriaren 12an bizikletaz  mendi batera joan zen. Berandu egin zen eta familiak  abisua  eman zuen Juan Alvarez-ek ez zuela telefonoa  hartzen. Orduan, telebistan  berria eman  zuten  eta  250  boluntario inguruan mendizalea topatzen hasi ziren.

17:00ak inguruan mendizale arrasatearra buruan kolpe handi batekin hilik aurkitu zuten Anboton, Durangoko aldean.

Familiak "esker ona " helarazi nahi izan die bilaketetan parte hartu duten guztiei.


Argazki hau goienatik hartu dugu.

lunes, 6 de noviembre de 2017

2018ko Espainiako buelta

Espainiako buelta 2018ko abuztuaren 25ean Malagan hasiko da. bizikletak hartu eta lasterketa martxan jarriko da. Etapa bat Bizkaitik pasako da eta irailaren 19an bukatuko da.

Bizkaian egingo den etapa Getxon hasiko da eta Oiz mendian bukatuko da.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

MUNDU OSOKO HEGALDI GUZTIAK MINUTU BATEAN

2017ko irailaren 11n NASA taldekoek txorien egun bateko hegaldiak grabatu zituzten eta gero minutu bateko bideo batean marraztu dituzte

Jarraian eitb-n argitaratutako bideoa ikus dezakezue:


jueves, 26 de octubre de 2017

Desagertutako 43 ikasle gogoratzen

2017ko irailaren 27an Eskoriatzako zapatistek Ayotzinapan (Mexiko) desagertutako 43 ikasleak gogoratzeko, Eskoriatzako Fernando plazan gazte bakoitzeko aulki bana jarri zuten. Bakoitzean argazki eta kandela bat ipini zuten.

2014ko urriaren 6an 43 ikasle desagertu ziren Mexikoko Guerrero estatuan. Suposatzen da narkotrafikanteek hil zituztela eta tratu bat egin zutela: poliziek ez zuten ezer esango, dirua ematen bazieten. Ikasleen gorpuak ez ziren inoiz agertu.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

miércoles, 7 de junio de 2017

BARÇAK KOPAKO FINALA IRABAZI DU

Kopako finala maiatzaren 27an izan zen, Madrilen, Vicente Calderonen (Atletico de Madrilen estadioan) hain zuzen ere. 21:30etan telecincon ikusi ahal izan zen.

Azkenengo emaitza 3-1 Barsaren alde izan zen. Messiren gol batek aurreratu zuen Barsa 30. minutuan baina Theok 32.  minutuan falta baten berdindu zuen partida.  Neymarrek 45. minutuan gol iztilutsu batekin berriro aurreratu zuenn Barsa eta Paco Alcacerrek 48. minutuan ipini zuen azken gola, 3-1.

Barsak kopa honekin 29.a du. Talde hau kopa gehien daukan kluba da; bigarren postuan Athletic dago 20 kopekin eta hirugarren postuan, Real Madrid 19 koparekin.

Barsako jokalari onena Messi izan zen gol batekin eta bi asistentziekin eta Alaveseko jokalari onena berriz, Theo gol batekin.  Partida osoko jokalari onena Messi izan zen.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

Leintz-Gatzagatik Bermeora ibilaldia

Maiatzaren 20an Leintz-Gatzagakoak Bermeora joan ziren, Leintz-Gatzagako 6 perstona, 5 ibiltzen eta bakarra bizikletan.

Durangon lehenengo geldialdia egin zuten eta Durangotik Gernikara bidean  Leintz-Gatzagako beste kide batzuk erreleboa hartu zieten baina bizikletan zihoana bidaia osoa egin zuen.

Bidaia goizeko 7:00etan hasi zen Bermeorako ibilaldian eta gaueko 20:00etan heldu ziren. Guztira 80 kilometro egin zuten Gatzagatarrek larunbatean.

Igandean arrain azokan parte hartu zuten, Bermeotarrek harrera oso polita egin zieten  Leintz-Gatzagakoei eta oso ondo pasa zuten.

Argazki hau goienatik hartu dugu.