lunes, 20 de marzo de 2017

DONOSTIAN 34 DROGEN AURKIKUNTZA

2017ko martxoaren 9an, 34 droga Donostian aurkitu zituzten. Horietatik, Espainian 6 ezezagunak dira. Drogen hauen izenak: 2CB-fly, 3, 4 CTMP, BB-22, BK-2CB, MDAI eta NM-2AI dira.

Horien aurkikuntzaren berri Javier de Andresek eman zuen prentsaurrekoan.

Iaz Poliziak 1696 kilo topatu zuen. Pasaiako laborategi baten drogak aztertu ziren eta ondoren, horien emaitzak jakinarazi zituzten.


Argazki hau: eitb-tik atera dugu.

lunes, 13 de marzo de 2017

MANNEQUIN CHALLENGE

Mannequin Challengeren helburua, kamara mugitzen ari den bitartean geldi egotea da.

Mannequin Challenge erronka dibertigarria da. Barre eta ondo pasatzea ere beste helburu bat da.

Eitb-ekoek hamar bideo dituen zerrenda bat egin dute eta guk horietako bost onenak aukeratu ditugu.

1. Dida gazteako esatariak. Bertakoak dira, Gasteizekoak.



2. Gazteak Boxeko esatariak: gazte irratiko mannequi challenge.


3. AEBko supermerkatu honetan egindako Mannequi Challenge.


4. Hillary Clinton politikariaren Mannequi Challenge.



5. Portugalgo selekzioak egindakoa.

viernes, 10 de marzo de 2017

16 emakume hil dituzte

Indarkeri matxista gaiari buruz, estatu Espainarrean Juan Inacio Zodio barne ministroak,
Dolors Monserrat osasun ministroak, Rafael Catala justizia ministroak eta Marcial Marin osasun arloko estatu idazkaria, indarkeri matxistari buruz hitz egiteko bilera batean elkartu dira.

Horren ondorioz, estatu Espainarrak 2 organo iraunkor sortuko ditu. Organo bat aipatutako lau ministroak, F.E.M.P (Federacíon Española de Municipios y Provincias), autonomia erkidegoak eta talde parlamentarioetako bozeramaileak sortuko dute. Talde honen helburua indarkeria matxistaren ondorioak ateratzea izango da. Beste taldea Espainako gobernuak genero indarkeriaren arloan duen ordezkariak, hezkuntzako lurralde koordinazio eta ebaluazio zuzendaria, eta ministerioko operatibo zuzendariordeak, 2. organoa sortuko dute. Honetan, indarkeria matxistari aurre egiteko eta genero indarkeri kasuak aurreikusteko helburua izango du. 

Aurten, otsailaren bukaera arte, 16 emakume hil dituzte (jo egiten, emakumea erretzen...). Bi organo hauen helburua indarkeria matxista gelditzea da.


Argazki hau images.eldiario.es-etik hartu dugu.

LH3 ETA 4.MAILAKOAK ZAHARREN EGOITZAN

Luis Ezeizako LH3 eta 4.mailakoak joan ziren zaharren egoitzara. 

Paperezko lorak egitera joan  ziren. 

Ihauteritan egoitza apaintzeko lorak egiten laguntzen egon ziren.  

DRONAK HEGAN

Bidasoa Hegaldi eskolak eta La Salle Berrospe ikastetxeak batera Jorge Ibargoyen eta Asier Elejosteren eskutik SMAAP simulatzailea sortu dute. Hori Irunen probatu dute eta eitb-ko "Hiri gorrian" programan jarri dute.

Parapente eta deltan hegalean ikasi nahi dutenek dron makina seguru hau erabili dezakete.

Ondoren, dronek egin ditzaketen aukera berriak aztertu dituzte. Adibidez, Aitor Ortiz Nafarroko ondarea dronekin grabatzen ari da Kolmenav proiekturako (hiri gorriko Euskal programaren proiektua) eta Antton Peña, bere enpresan, Flock izena duena, Londresen dago dronentzako ibilbide posiblea aztertzen.

Argazki hau paragliding.rocktheoutdoor.com-etik hartu dugu.

miércoles, 8 de marzo de 2017

NASAREN AURKIKUNTZA BERRIA

NASAK 7 planeta dituen eguzki sistema berri bat aurkitu du. Hauek, lurraren antzekoak dira. 7-tik 3 ura eduki dezakete eta ura baldin badago bizitza ere egongo daiteke.

Eguzki sistema honen ikerketaren arduraduna Michael Gillön izan da, STAR unibertsitatik aurkikuntza egin du. Planeta hauek gure sistematik 40 milloi argi urtera daude eta tenperatura 0-100ºC bitartekoa izan daiteke.

Informazio gehiago bilatzeko oraindik 10 urte behar dutela esaten dute.



Argazki hau estrelladigital.es-etik atera dugu.

lunes, 6 de marzo de 2017

PARKOUR-EKO IZAR BAT BARAKALDON

Joe Scandrett, 21 urteko gaztea, parkourreko izar bat da eta munduko lehenengo 100-ekoan sartuta dago.

Berak Euskal Herrian parkour egin du urtarril honetan.

Joe Barakaldon bideo asko grabatu ditu Gurutzeta eta Lutxano pasabidean parkour egiten.

Joe Scandrett-ek sare sozial asko dauka: Instagramen 85.000 harpide baino gehiago ditu.



Argazki hau EITB-tik hartu dugu.