lunes, 16 de enero de 2017

GABONETAKO ARGIAK

Abenduaren 15ean Eskoriatzako plazan gabonetako argiak piztu ziren.

Egun horretan parte hartu zuten pertsonak izan ziren: alkatea, Eskoriatzarrak eta Mago Pompero. Gabonetako argiak abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra pizztuta egon ziren.

Egunean bertan 17:00etan txokolatada egon zen, ondoren, 18:00etan Mago Pompero, 18:15ean su artifizialak eta txapleguak, eta azkenik, 18:30ean atzerako zenbaketa amaitu zenean argiak piztu ziren.



Irudi hau goiena orritik atera dugu.



Argazki hau goiena-tik aterata dago.

miércoles, 11 de enero de 2017

ERREGE OPILA

Abenduaren 20an 18:00etan  errege opila egiteko ikastaro bat egon zen. Eskoriatzako udalak antolatu zuen eta Kultur etxean izan zen. Bizkaiko Gordexolako enpresa batek eman zuen, euskaraz izan zen.

Ikastaroa egiteko 5 euro ordaindu behar ziren eta apuntatzeko kultur etxera joan edo 943714688  telefonora deitu behar zen.

                                               Argazki hau goienatik atera dugu.

BIGARREN ESKUKO AZOKA


Abenduaren 17an, Leintz Gatzagan bigarren eskuko azoka bat egin zen.
   
Gatzagako ganbarak husteko azoka bat antolatu  zuten. Azokan gatzagatarrek eta kanpotarrek  parte hartu zuten. Denetatik aurkitu ziteken postuetan: arropa, apaingarriak, jolasak, altzariak... Azoka bukatu ondoren, herritaren artean enkante txiki bat antolatu zen.


   
 Argazki hauek goienatik atera ditugu.

viernes, 16 de diciembre de 2016

PLAZA BERRIA

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Eskoriatzako San Juan kalean, izengabeko plaza berri bat inauguratu zuten. Orain Euskaldun berrien plaza deitzen da.

Ixotu gatze taldekoek udalari pareta bat margotzeko eskatu zioten. Udalak euskaldun berriei euskara ikasteko ahaleginaren omenez plaza berri bat inauguratzeko asmoa zeukan. Biak ados jarri ziren eta plaza margotu eta inauguratu zuten.

Egun horretako ekintzetan Ixotu taldea, eskoriatzarrak, Hankamotx eta udaletxeak parte hartu zuten. Lehenengo ekintza kalejira izan zen. Plazara heldu arte trikitixa eta panderoa jo zuten. Ondoren, aurreskua dantzatu zuten. Jarraian, Hankamotx bertso taldeak lau bertso abestu zuen. Geroago, margotutakoa eta idatzitako esaldia jartzearen arrazoia azaldu zuten. Azkenik, kartela ikusteko oihala kendu zuten eta alkateak plaza inauguratu zuen.

Argazki hau goienatik hartu dugu.

jueves, 24 de noviembre de 2016

ARIMEN GAUAN JOLAS BELDURGARRIAK

Urriaren 31n, arimen gaua izan zen eta  Eskoriatzan jolas beldurgarri batzuk antolatu ziren. Urriaren 29an eta 30ean beldurrezko ipuinak kontatu zituzten eta beldurrezko karetak egin zituzten.

Ludotekan eta Gaztelekuan jolasak prestatu zituzten. 18:30ean Herriko plazan kalabazak hustu eta aurpegiak egin zituzten. Ipuinak 19:00etan kontatu zituzten.



Irudi hau eleconomista.es-etik atera dugu.

lunes, 21 de noviembre de 2016

ESKORIATZAKO GOITIBERAK


Irailaren bukaeran ospatu zen goitiberako txapelketan Ivan Sanchez lehengo postuan gelditu zen, urrezko domina lortuz. Euskal herriko denborarik onena izan zen: 01:25.579.

Urtero jendeak Apotxagatik Eskoriatzara jaisteko txapelketan parte hartzen du.

Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikia bigarren postuan gelditu ziren minutu eta erdiko denboraz.   Hirugarren postuan, aldiz, Markez Anaiak bigarrenetik segundo batera. Gorka Markez segundu batengatik laugarren postuan gelditu zen.

 Bideo hau-youtube-tik hartu dugu.
 Bideo hau-goiena-tik hartu dugu.

viernes, 18 de noviembre de 2016

WATSAPPEKO BELTZAREN ARGAZKIA

Jendeak aplikazio batzuekin irudi faltsuak sortzen ditu. Argazki horiei "fake" deitzen zaie eta horeik sortzeko aplikazio ezberdin asko daude. Benetakoak ematen dute, baina faltsuak dira eta hoietako bat watsappeko beltzarena da.

Argazki horiek efektu batzuekin egiten dira eta jendeak barre egiteko sortzen ditubaina  nekatuta gaude hainbeste irudi faltsu ikusten.

Normala da jendea beltzaren argazki gahiago nahi ez izatea, ia egunero leku guztietatik bidaltzen dutelako eta oso ikusita daudelako.


Argazki hau abc.es-etik hartu dugu.